Teknologia albisteak

Lehiaketa eta saria: sagardoarekin lotutako hitz, esamolde edota esaldiak bildu

Erabiltzailearen aurpegia
Euskal Herriko Sagardo Gorenak
2012-06-29 : 15:19

Euskal Herriko SAGARDO GORENAK, izenak dioen bezala, hemengoak eta kalitate gorenekoak diren sagardoak identifikatzen dituen marka kolektiboa da. Aurtengo udan, sustapen ekintza gisa, lehiaketa antolatu dugu: Sagardoarekin lotutako hitz, esamolde edota esaldiak biltzen ari gara. Inoiz entzunak, zein asmatuak. Irabazleak afaria irabaziko du, berarentzat eta bere koadrila osoarentzat.

Gorenak sagardoak

IRABAZI AFARI BAT ZURE KUADRILLARENTZAT

Bidali nahi adina proposamen: Sagardoarekin lotutako hitz, esamolde edota esaldiak

Nola: epostaz lehiaketa@sagardogorenak.com
edo Twitter bidez, #gorenak

SARIA: 8 lagunentzako afaria GORENAK taldeko zuk nahi duzun sagardotegian.

Epea: Uztailaren 5a baino lehen. (Uztailaren 8ko Berrian jakingo da irabazlea).

Epaimahaia: Joxerra Garzia, Arantxa Iturbe eta Xabier Paya.

Lehiaketa Berrian eta herri aldizkari ugaritan iragarriko da. 

Zer da GORENAK?

Asko dira Euskal Herrian egiten eta merkaturatzen diren sagardoak, guztiek ez dituzte ordea ez ekoizpen prozesu berak jarraitzen eta ez kalitate maila bera ematen. GORENAK bereizgarria lortu nahi duten sagardogileek araudi bat bete, eta kontrol neurri zehatzak gainditu behar dituzte sagardoaren lanketa prozesu osoan, goi-mailako sagardoak bermatzeko.

Horregatik da GORENAK marka sendoa, bere izena daraman sagardoa goi-kalitatekoa eta gustagarria dela bermatzen duelako.

ARAUDI zorrotza bete behar dute GORENAK marka lortu nahi duten sagardogile guztiek. Hainbat irizpide eta lan-modu aplikatu behar dituzte sagardoaren lanketa prozesu osoan, sagastietatik hasi eta sagardoa botilaratu arte: kalitatezko sagarrak, dentsitate kontrola, PH-aren analitika, azidotasun aldakorraren kontrola... Eta horrez gainera, araudiak ez du onartzen kanpotik ekarritako muztiorik.

Bere sagardoek urratsez urrats arau horiek guztiak betetzen dituztela bermatzen duen marka da SAGARDO GORENAK, horixe da eskaintzen duen balio erantsia.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago