Teknologia albisteak

Sormen udalekuak egingo dituzte Ozaetan abuztuan

Erabiltzailearen aurpegia
Garaion Naturartea Elkartea
2012-07-01 : 10:51

Aurtengoan ere gelditu da eguzkia ortziaren erdi-erdian eta sorginok eman diogu ongi etorria udari! Eguzkia, argia eta berotasuna datozela esan eta oporrak dira dida denon gogoan! Garaion Naturarteko lagunak ere opor garaiari begira jarri eta saltsa maltsan hasi gara, zer egingo, nola egingo eta... Zergatik ez ditugu gure oporrak sorginduko? Zureak ere bai!

 



Abuztuaren 1etik 10era Ozaetara, gonbidatu nahi zaituztegu sortzerasorgintzera! 10 eguneko egonalditxo bat proposatzen dizuegu guztioi telefono mugikorra ahaztu, elkar zirikatu, saltseatu, elkartrukatu, jolastu, barre egin, izarrak ikusi, berriketan jardun, jendea ezagutu, igelak entzun eta taldean sortzera ongietorri!

Denon artean sormen lanetan ibiliko gara Otazako sorginbideari forma ematen, dantzari izango gara, eta zergatik ez musikari, Arabar Lautadako intxixuen lekurik gogokoenak bisitatuko ditugu, ilargi beteanbarre akelarrea ospatuko dugu, naturaz, ekonomiaz, sexuaz, euskaraz eta euskaldunezmunduaz eta mundu lagunez berriketan egingo dugu eta kontatuko ez dizkizuegun beste pila!

18 urtetik gorako gazte eta ez hain gazteak deitu nahi ditugu sorginaldi honetara, eta gogoratu 10 egunetarako zatozela Otazako sorgingunera, abuztuko izar iheskor guztiak ikustera, ilusioz eta ametsez janztera!

Zure oporrak sortzeko gogoa piztu zaizula? Zatoz garai onak piztera! Deitu 945063245era edo bidali email bat garaionaturartea@gmail.com helbidera uztailaren 20a baino lehen!!

 


Argazkiak.org | Garaion Naturarte, udalekuak 2012 © cc-by-sa: sustatu

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago