Euskal Herriko Historialarien III. biltzarrean izen emateko epea zabalik da. Irailaren 7tik 16ra ospatuko den edizio berri honek, Viana eta Oñatiko biltzarrekin hasi zen zikloa amaituko duena, 1512ko konkistaren ondorioak aztertuko ditu. Izan ere, Albako dukearen inbasioa, Nafarroaren gerrari hasiera eman ziona, ez zen pasarte historiko harekin amaitu. Eraso haren ondorioak urtetan zehar luzatu ziren, eta hauetako batzuk gaur egun arte iraun dute.
Ondorioetako batzuk biltzar baterako baino gehiagorako ematen dute. Ez ditugu gai hauek agortu nahi, aldiz gai hauetara hurbildu nahi dugu, jasota gera daitezen. Hartara, irailaren 7an Arrasaten euskararen galera eta eremu murrizketa aztertuko da, akulturazio prozesuaren baitan. Gaizkileen muga Leitzako saioan landuko da, irailaren 8an. Nafarroaren babesten zuten gazteluen suntsiketa irailaren 14an ikertuko da Agoitzen. Eta irailaren 15 eta 16an Iruñeko Planetarioan itxiera ekitaldia egingo da, gainerako gaiekin (Inkisizioa, espoliazioa, erresumaren desartikulatze instituzionala...).
Izen emateko epea ekainaren 1ean hasi zen, eta irailaren 3ra arte egongo da zabalik, sarrerak lehenago agortzen ez badira. Biltzarraren egitura dela eta, parte hartzaileak saio bakarrean matrikula daitezke:
Erantzun
Sartu