Ingurumenarekin lotutako proiekturen bat duzu?
Kutxa Ekogunea 2014an bere ateak irekiko dituen jasangarritasunaren eta ekologiaren parke irekia ari da iada bere kanpo eta barne itxura definitzen. Kutxa Ekogunearen misioa Gipuzkoan jasangarritasunaren kultura sustatzea denez, bere egituraren osaketan gipuzkoarren eskuartzea bultzatu nahi izan du. Modu honetan kanpo eta barne diseinuaren lehiaketen ondotik, jasangarritasunean oinarritzen diren proiektuak gauzatu ahal izateko lehiaketa zabaldu du.
Beraz, irabazi asmorik gabeko erakunde bat bazara eta ingurumenarekin lotutako proiektu edo egitasmoren bat baduzu, aztertzeko eta finantziazioan laguntzeko prest gaude. Lehiaketa honen bidez iraunkortasunaren eremuan jarduerak gauzatzeko proiektuen artean 100.000€ banatuko dira. Proiektu bakoitzeko gehienez ere 10.000€ ko diru laguntza emango da.
Ideiak aurkezteko azken eguna: 2012ko uztailak 30 (hasiera batean 13ra arte zen, baina aldaketa egon da).
Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen
Ziur Gipuzkoarentzat proposamen asko eta onak daudela!
Erantzunak kargatzen...