Teknologia albisteak

UEUk euskarazko lau graduondoko sustatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia
UEU
2012-06-26 : 12:32

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2012/2013 ikasturterako lau graduondoko sustatu ditu EHU/UPVrekin elkarlanean. UEUren ildo estrategiko nagusienetako bat goi-mailako formakuntzaren euskarazko eskaintza sustatzea da, euskal gizartearen formazio- eta hizkuntza beharrei erantzuteko asmoz.


Argazkiak.org | "EHko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan", UEUren graduondoko berrietako bat © cc-by-sa: sustatu

UEU dagoeneko hasi da 2012/13 ikasturtea prestatzen, eta horretarako lau graduondoko ikasketa sustatu ditu EHU/UPVrekin elkarlanean. Ikasketa guztiak euskaraz izango dira, UEUren helburuetako bat goi mailako ikasketak euskaraz sustatzea delako. Lau graduondokoak egunerokotasunean oinarritzen dira, gizartean pil-pilean dauden gaiak baitira. Gainera, guztiak metodologia teoriko-praktikoa izango dute. Graduondoko bakoitzaren informazio zehatzagoa jasotzeko, egin klik ikastaroaren izenaren gainean.

2012/13 ikasturterako graduondoko berriak

Izen emateko epea irekia dago lau graduondokoetarako, horretarako klik egin esteka honetan.

Erantzun

Sartu