Teknologia albisteak

"Egia ala proba" eskala handian, New York hirian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-06-23 : 13:49

Chelsea Davison diseinatzaile estatubatuarraren ideia izan zen: ekainaren 9an 300 txartel banatu zituen New York Cityko Washington Square-en. "Egia ala proba" (Truth or dare) aukeren artean hautatu behar zuten txartelak aurkitzen zituztenek, umetan egiten den jokoaren antzera. 



Galdera erantzutea aukeratzen zuenak Twitter bidez egin zezakeen, horretarako espreski sortutako kontu baten bidez. Zenbaitek, baina, proba aukeratu zuten: igeri ariko balitz bezala ibiltzea, hamar buelta azkar ematea, ezezagun batengana joan Batman izango bailiran... Hona hemen jokoak eman zuena laburbiltzen duen bideoa.

Informazio gehiago gaztelaniaz.

Erantzun

Sartu