Teknologia albisteak

Martxan da Beldur Barik lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-06-24 : 13:04
Zabalik da jada Beldur Barik lehiaketaren 3. edizioan parte hartzeko epea. Urriaren 31ra bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak; partaide bakoitzak, gehienez, hiru. Lanek Beldur Barik jarrera, hau da, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egitea islatu beharko dute. Ildo horretatik, errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarreretan oinarrituko dira lan horiek. Adierazpide mota guztiak onartuko dituzte, baldintza bakarrarekin: bideo formatuan aurkeztea.


Proposamenek indarkeriaz hitz egitean ematen diren estereotipoak gainditu ditzatela baloratuko da, hau da, bikotearen testuinguruan indarkeria fisiko hutsa islatzen ez dutenak, baizik eta bestelako indarkeria eta bazterketa mota batzuk agerrarazten dituztenak, dramatik ihes egiten dutenak, eta emakumea biktima anulatu gisa erakusten ez dituztenak.

Bi kategoria egongo dira, lehena 12-17 urte bitartekoa, eta bigarrena, 18-26 bitartekoa. Lanak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira, baita ikastetxe edo ikasgela gisa ere. Taldearen barruko norbaitek 18 urte edo gehiago badauzka, proiektua 2. kategorian sartuko da zuzenean. Nolanahi ere, parte hartzen duten 18 urtetik beherako gazteek lehiaketaren oinarrietan atxikitako 1go eranskina bete eta eman behar dute.

Informazio gehiago

  • Beldur barik
  • Mezu elektroniko bidez: jarrera@beldurbarik.org 
Beldur Barik lehiaketa oinarriak 2012

Erantzun

Sartu