Teknologia albisteak

Zubi proiektua: euskal antzerkiari bultzada

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-06-22 : 11:47

Euskal Herriko zazpi antzokiren ekimena da Zubi proiektua. Urtean behin aurkeztutako lanen artean bat aukeratuko dute. Sari ekonomikoaz gain, zazpi antzokietako bat erabili ahal izango du irabazleak lana prestatzeko, eta ondoren, zazpietan antzezteko.

Durangoko San Agustin Kultur Gunea (Bizkaia), Ametx Zornotza Aretoa (Bizkaia), Elorrioko Arriola Aretoa (Bizkaia), Luhusoko Harri Xuri-Karrikako arteen fabrika (Lapurdi), Donazaharreko Herri Antzokia (Nafarroa Beherea), Leioako Kultur Gunea (Bizkaia) eta Aulestiko Artedrama Euskal laborategia (Bizkaia) dira ekimena martxan jarri dutenak.

Euskarazkoak edo testurik gabeko lanak aurkeztu ahal izango dira Zubi proiektura. Antolatzaileek adierazi dutenez, erronka bat da beraientzat, eta euskal antzerkia euskaraz gizarteratzen laguntzeko tresna garrantzitsua dela ulertzen dutelako jarri dutela martxan proiektu hau.

Aurtengo edizioa martxan da: irailaren 14an amaituko da lanak aurkezteko epea, eta azaroan jakinaraziko dute zein den irabazlea. Lanak aurkezteko helbidea: info@artedrama.com

Erantzun

Sartu