Teknologia albisteak

Bergarako hirigune historikoa artez eta kolorez jantziko da

Erabiltzailearen aurpegia
Nerea Zubiete. Bergarako Udala
2012-06-22 : 12:39

Bergarako Udalak eta BEART Arte Elkarteak "Bergarako Hirigune Historikoa Koloretan" proiektua abiatu dute herriko Alde Zaharra artelanekin janzteko. Bertako 36 artistek lanak egin dituzte propio herriko denda hutsen erakuslehioetan egokitzeko. Guztira 75 artelan ikusi ahal izango dira 24 denda eta lokaletako 36 erakuslehiotan. Ekainaren 23an egindo den inaugurazio ibilaldiaren amaieran artistek hainbat koadro jaurtiko dute San Juan Sura.

Udalak bertako BEART Arte Elkartearekin bultzatu duen “Bergarako Hirigune Historikoa Koloretan” proiektua guztiontzako ikusgai egongo da ekainaren 23tik aurrera. Arratsaldeko 7etan egingo den inauguraziorako ibilaldian alde zaharreko eraikinetako erakuslehio hutsetan kanpoaldean jarri diren arte-lanei estalkia kenduko diete, guztiok goza ditzagun margoekin, zerakimekin, tailekin eta argazki lanekin.

Bergarako artistek konpromiso sendoa hartu dute eta proiekto honetarako propio egin dituzte lanak. Saltzeko aukera izango dute, baina hori gertatzean hutsunea berriz ere bete beharko dute beste arte-lan batekin.

Ekimen honen bitartez, artearen balioa atera nahi da gizartera eta bertako artisten lana ezagutzera eman. Bergaran oso errotuta dago artearen jarduna eta horren erakusle BEART Bergarako Arte Elkartea da, nazioarteko erakusketak egin dituzten artistak dituena.

Ekainaren 23an egingo dutenez inaugurazio ekitaldia, 22:30etan herriko plazan piztuko den San Juan Sua aprobetxatuko dute artistek herritarren aurrean artearen balioa aldarrikatzeko eta guztien aurrean hainbat koadro jaurtiko dute sutara gau magiko horretan.


Argazkiak.org | "Bergarako Hirigune Historikoa Koloretan" © cc-by-sa: sustatu

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago