Teknologia albisteak

Energia jardunaldiaren bigarren edizioa hastera doa

Erabiltzailearen aurpegia
Kutxa Ekogunea
2012-06-19 : 14:06

ENERGIA jardunaldiaren bigarren edizioa hastera doa. Kutxa Ekogunearen eta Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren arteko lankidetzaren ondorioz jaiotako jardunaldi hauek Gipuzkoako gizartean kultura energetikoa sustatzen lagundu nahi dute. Ekainaren 20, 21 eta 22an egingo dira Donostiako Kutxa Andia ekitaldi-aretoan. Jardunaldietarako sarrera irekia da, edukiera bete arte, ez da beharrezkoa izena ematea.

Jardunaldiek ibilbide bat proposatzen dute, non aurrekoan bezala, abiapuntutzat hartzen baita lortu nahi den eszenatoki energetikoa. Eszenategi horretara iritsi behar dugu urte batzuk barru, hain zuzen ere. Eszenatoki iraunkor bat, eraginkortasun energetiko handia eta energia berriztagarrien erabilera handiena dituena ezaugarri nagusienak.

Bigarren egunean, politika energetikoak berrikusiko dira, eta arreta berezia jarriko zaie ekonomiaren eta teknologiaren itzalean gordeta dauden energiaren alderdi sozialei. Hirugarren egunean, gai hauen inguruko errealitate arrakastatsuak, bizigarriak, urrutikoak eta gertukoak ezagutuko dira: eraikinen eraginkortasun energetikoa, mikrosare autonomoak (autokontsumoa), basoko biomasaren aprobetxamendua eta herri kooperatibismoa.

Edizio honetan, Donostiako Udalak antolatutako hiri energia lehengoratzeari bereziki zuzendutako jardunaldiarekin osatzen dugu programa.

Interesa eta elkarrizketa sortuko dituen multzo bat izatea espero dugu, eta irizpideak eta ekintzak berpiztuko dituena. Energia iraunkorraren Europear Astea 2012k batzen gaitu.

+ Ikusi 2012ko egitaraua

Erantzun

Sartu