Teknologia albisteak

Intxaurrondoko Izarrak Plazara gazteentzako talentu lehiaketa martxan

Erabiltzailearen aurpegia
Intxaurrondo Kultur Etxea
2012-06-19 : 17:06

Ekainaren 22ra arte dago zabalik epea Intxaurrondoko Izarrak Plazara talentu lehiaketan izena emateko. Intxaurrondoko Plazara Goaz eta Donostia Kulturaren lankidetzaren ondorioz sortutako ekimena da.

Lehiaketa 18 urtez azpikoentzat sortua da, eta euskarazko sormen artistikoaren edozein diziplinatan parte hartu dezakete, taldean edo bakarka, euren abileziak erakusteko aukera izango dute. Gehienez 5 minutuko saioak aurkeztu beharko dituzte, eta Ainhoa Aierbe, Barry Manley, Edu Muruamendiaraz eta Itsaso Gutierrezek osatutako epaimahaiak euren iritzia emango die. Fernandoz Ruizek egingo ditu jaialdiaren aurkezle lanak.

Epaimahaiak aukeratzen duen ikuskizun onenarentzat 500 euroko saria izango da. 300 euroko saria ordea publikoak aukeratzen duenarentzat. Sariak teknologia berriak eta kultur bonoetan emango dira. Sarrera doan izango da publikoarentzat eta hainbat zozketa egin eta opari banatuko dira.

Epaimahaiak deliberatzen duen bitartean Durangaldeko Izarren Distira 2011 lehiaketako irabazleen antzerki emanaldia (Elorrioko Mesie antzerki taldea) eta Lain musika taldearen kontzertu akustikoa izango dugu.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago