Teknologia albisteak

Debekatuta dago oroitzea dokumentala, bihar, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean

Erabiltzailearen aurpegia
Galdako Gogora
2012-06-18 : 17:06

Josu Martinez eta Txaber Larreategiren "Debekatuta dago oroitzea - Prohibido recordar" dokumentalak ahaztutakoak gogoratzeko aukera parebakoa eskainiko digu hilaren 19an, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean, Galdako Gogora taldeak antolatuta. Filma ikusi ostean, Txaber Larreategirekin solasaldia izango dugu: filma zelan egin zuten, entzundako bizipenak eta beste hainbat konturi buruz.

Ez da erraza gogoratzea, sarritan mingarria ere bada eta. Urte asko igaro dira Saturrarango emakumeen kartzela itxi zutenetik. Hala ere, gauza gutxi dakigu han gertatutakoez, isiltasuna izan da nagusi hamarkada askotan.

Josu Martinez eta Txaber Larreategiren Debekatuta dago oroitzea - Prohibido recordar dokumentalak ahaztutakoak gogoratzeko aukera parebakoa eskainiko digu bihar, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean, Galdako Gogora taldeak antolatuta.

Galdako Gogora taldearen helburua Galdakaon Gerra Zibilean jazotakoak gogora ekartea eta oroimen historikoa berreskuratzea da. Bonbardaketen 75. urteurrenean, makina bat jarduera prestatu ditugu hileotan, erakusketak, Burdin Hesira bisitaldiak, berbaldiak, mahai-inguruak eta abar. Debekatuta dago oroitzea - Prohibido recordar filmaren proiekzinoa egitarauko azkenetarikoa da. Gure berri izan gura badozue, sartu hona

Datuak

  • Noiz: Ekainaren 19a, 19:30ean
  • Non: Galdakaoko Torrezabal kultur etxean.
  • Sarrera debalde da.

Animatu zaitezte!!!

PROHIBIDO RECORDAR. LA CARCEL DE SATURRARAN. from MOZTU FILMAK on Vimeo.

Erantzun

Sartu