Teknologia albisteak

Zaldibia.org, Zaldibiako herri ataria: herri informazioaren topaleku

Erabiltzailearen aurpegia
Zaldibiako Herri Ataria
2012-06-19 : 12:06

Atari honen helburua Zaldibiako herri informazio guztia batu eta herritarren zerbitzura jartzea da. Antolatzen diren ekimen ezberdinak bildu eta herritarren parte hartzea sustatzea. Bide batez, herri ikuspegia ere zabaldu nahi dugu, bakoitza berean arituagatik guztiok osatzen dugun herriaren ikuspegi zabala izatea nahi dugu.

Zaldibiako Udalak auzolanean oinarritzen den tresna hau sortu du. Atari hau ez da udalarena, ez tresna bera, ez eta bertan antolatzen eta zabaltzen diren egitasmoak, herriarenak baizik, udala bera bezala.

Zaldibiako mugimendu, herri ekimen, talde eta elkarteentzat prestaturiko tresna da Zaldibia.org. Talde bakoitzari bere txokoa egitez gain, talde bakoitzaren lana jaso, zabaldu eta gordetzeko lekua izango da webgune hau.

ATARI orokorraren bidez, talde bakoitzak argitaratzen duenaren berri jaso ahalko dugu.

HERRI AGENDA osatzearekin, antolatzen diren egitasmoen berri izatez gain, hauen prestakuntzan dabiltzanak gainerakoak zertan dabiltzan eta zer eta noiz antolatzen duten jakingo dute.

ARGAZKI BILDUMA jasotzeko txokoa izango dugu. Talde bakoitzak bere argazkiak bertan gordetzeaz gain. Parte hartu duten guztiek ere gorde ahalko dituzte beraien argazkiak.

BIDEOAK ere ikusi ahal izango ditugu. Noiz behinka eta auzolanean ZALDIBIATB izenarekin bataiatu dugun gunean herriko gertaera garrantzitsuenen argazki eta bideoak ikusteko aukera izango dugu.

NOR GARA talde bakoitzak azken atal hau osatuko du. Bere berri eman, zein helburu dituen azaldu eta hala nahi duen orok berarekin harremanetan jartzeko aukera izango du atal honetatik.

Erantzun

Sartu