Zortzi hilabete pasa dira Aieteko Konferentzia egin zenetik, eta horren harira, pare bat mahai-inguru antolatu ditu Lokarrik, Aiete zortzi hilabeteren ondoren. Etorkizuneko erronkak izenburupean. Ekainaren 19an eta 20an izango dira, Gasteizen eta Bilbon.
Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: Basquepeaceprocess.info
Kanpaina abiatu zutenetik, 9.000 pertsonek babestu dute Aieteko Adierazpena, baina kanpainak azken bultzada bat behar duela iritzi dute: "Ez da zain geratzeko momentua. Euskal gizartearena da aukera, hemen eta orain. Horregatik, Lokarrik Aieteko Adierazpena sostengatzeko eskatzen du. Sei hilabeteren ondoren, bake prozesua errotzeko urratsak eman daitezen exijitu eta erreklamatzeko".
Hiru urte pasa dira Lokarrik Bake Prozesuaren Behatoki Soziala abian jarri zuenetik. Bakea eta bizikidetzari buruz daukaten ikuspegia adierazi eta hausnarketa egin nahi duten pertsona guztien iritziak modu zuzen batean jasotzeko hainbat galdetegi hedatu ditugu jada. Azkena, azken hilabeteetan jazotako gertakariekin lotura estua daukaten zazpi galderek osatzen dute. Jasotako erantzunekin Behatoki Sozialaren 2012ko udaberriari dagokion txostena idatziko dute.
Erantzun
Sartu