Teknologia albisteak

500 pelikula klasiko sarean, legalki eta doan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-06-13 : 11:06

Open Cultureren eskutik, sarean dira dagoeneko 500 pelikula, doan eta legalki ikusteko moduan. Zerrendako gehienak klasikoak dira, zenbaitetan aurkitzea gehien kostatzen direnetakoak. Merezi du begiratu bat emateak.

Moulin Rouge (John Huston, 1952), Charlie Chaplinen City Lights (1931) eta The Great Dictator (1940), Broken Blossoms (David W. Griffith, 1919), Panic in the streets (Elia Kazan, 1950) eta 1984 (George Orwell, 1954) dira 500 filmeko zerrenda luzeko batzuk. Hemen dituzu guztiak.

Duela gutxi jakin dugu Oskar Alegriak Emak Bakia baita filma egin duela. Urteak eman ditu Alegriak Ray Man-ek 1926an egindako Emak Bakia filma grabatzeko erabilitako etxearen bila. Irailean ikusgai izango da Alegriaren filma Donostian, baina bitartean, eta Man-en ekoizpena ezagutzen ez genuenontzat, hemen estatubatuarraren ekarpena.

Hainbat plataformatan ikus daitezke pelikula horiek, besteak beste, YouTube, The Internet Archive, Crackle edota Veoh-n.. Horrez gain, Open Culture berak zerrendaren behekaldean beste plataforma batzuk estekatu ditu, edukiak sarean libreki ikustea ahalbidetzen dutenak.

Erantzun

Sartu