Teknologia albisteak
1

Ikastolara joan ziren umeen oroimena

Erabiltzailearen aurpegia
Josi Sierra
2012-06-12 : 15:06

Gerraurreko ikastolara joan ziren umeen oroimenak berreskuratzeko solasaldia izango dugu Torrezabal kultur etxean. 1934an hasita 1937rarte Plazakoetxeko Etxebarrira joan ziren 70 bat ume: gaur egun, 7 gelditzen dira ordukoa kontatzeko moduan.

Gerra Zibilaren aurretik Galdakaoko ikastolara joan ziren umeen oroimena berreskuratzen saiatuko gara asteazken honetan, ekainaren 13an Torrezabal kultur etxean.

Ikastolen historia sakonago ezagutu nahi duten guztiak etortzera gonbidatuta daude: guraso edo ikasle, irakasle edo ikasle-ohiak: etorri eta ikasi eskarmentu handiko ikasle ohiengandik.

Jarraian Mirari Bereziartuak eta Itziar Barrenetxeak argi azalduko dute metafora eta egi hau: HARIA EZ DA ETEN. Gerra aurretik eta gerra ondoren, euskara ikasteko eta irakasteko ahaleginak egin dira, gaur daukagun egoerara heldu arte.

Gonbidatuta zaudete sustatuzale guztiok Galdakora etortzeko eta bizipenok eta sentipenak bertatik bertara ezagutzeko

Erantzunak

Josi
2012-06-13 : 01:07

Solasaldi interesgarria egongo da bertan, Torrezabal kultur etxean; baina sarean ere, facebooken ebentoa jarraitzen edo Twitterren #galdakogogora hastag-a jarraitzen https://twitter.com/#!/search/realtime/%23galdakogogora

Erantzun

Sartu