Teknologia albisteak

Arkitekturak biziberritzeko estrategien inguruko Uda Ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia
Lauren Etxepare; Arkitektura Saila (EHU)
2012-06-16 : 14:06

Bigarren urtez eskainiko da Auzoak, etxebizitzak eta Arkitektura-Ondarea biziberritzeko estrategiak izeneko udako ikastaroa. Miramarren izango da, uztailaren 9 eta 10ean. Zuzendariak Maialen Sagarna eta Lauren Etxepare dira, EHUko Arkitektura Saileko irakasleak biak. Eurekin batera, beste 4 irakasleren hitzaldiak izango dira.

Bigarren urtez jorratuko dira arkitekturak zaharberritzeko eta berreskuratzeko estrategiak, ezinbestekoa da-eta lan-lerro hau jorratzea arkitektura eta hirigintza jasangarriago baterantz jo behar badugu.

Kasu-sorta bat lokarri, hainbat ikuspegitik helduko zaio aurretiko arkitekturen biziberrikuntzari: ikuspegi sozialetik eta parte-hartzearenetik izango da aztertua hiri-espazioen berrikuntza; bizi kalitatea hobetzeko bideak eta jasangarritasun soziala hartuko dira ahotan; legediaren ikuspegitik erreparatuko zaio arkitektura-ondareari; alderdi teknikotik aztertuko desarrollismo garaiko eraikuntza sistemak berritzeko estrategiak, eta lehen mailako arkitektura-ondare gisa izango da aztertua baserriaren eta beronen testuinguruaren gaineko esku-hartzea.

Hemen duzu ikastaroaren egutegia

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago