Teknologia albisteak

Ezkontza homosexualak legeztatuta dauden herrialdeak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-06-08 : 17:06

Atzoko albisteetako bat izan zen: Danimarkak ezkontza homosexualak legeztatu ditu. Legebiltzarrak gehiengo handiz onartu zuen lege berria, eta Danimarka da, beraz, sexu bereko kideen arteko bikoteak onartu dituen azkena; baina lehenago ere izan dira beste hainbat, batzuetan ezkontza bezala onartuta, beste batzuetan bat egite soil gisara. Hona hemen zerrenda bat.

Atzo hartutako erabakiarekin, Danimarka da sexu bereko kideen arteko ezkontzak onartu dituen azkenengo herrialdea. Bat egiteak 1989an onartu zituzten (mundu osoan lehenengoak izan ziren), baina harrezkero izan diren Gobernuek ez dute urrats handiagorik eman.

Iaz Gobernura iritsi ziren sozialdemokratek, ordea, homosexualen arteko ezkontzak legeztatzea agindu zuten hautes-kanpainan, eta atzotik egia da. Ezkontza zibiletan ez ezik, eliza luteranoan egiten diren ezkontzetan ere onartu da.

Danimarkaren aurretik, baina, badira beste zenbait herrialde ere sexu bereko kideen arteko ezkontzak (edo bat egite zibilak) onartu dituztenak. Hona hemen zerrenda:

Ezkontza legezkoa den herrialdeen zerrenda

  • Herbehereak (2001)
  • Belgika (2003)
  • Espainia (2005)
  • Kanada (2005)
  • Hegoafrika (2006)
  • Norvegia (2009)
  • Suedia (2009)
  • Portugal (2010)
  • Islandia (2010)
  • Argentina (2010)
  • Danimarka (2012)

Estatu Batuetan legala da zenbait jurisdikziotan

  • Massachusetts (2004)
  • Hawaii (1997)
  • Connecticut (2008)
  • Iowa (2009)
  • Vermont (2009)
  • New Hampshire (2010)
  • Washington DC (2010)
  • Kalifornia (2012)
  • Maryland (2013rako)

Mexikon ere, zenbait jurisdikziotan dago legeztatuta

  • Quintana Roo (2007)
  • Mexico DF (2010)

Brasilen, jurisdikzio bakarrean

  • Alagoas (2012)

Bat egite zibila onartzen dutenak

  • Israel (1994)
  • Hungaria (1996)
  • Frantzia (1998)
  • Alemania (2001)
  • Finlandia (2002)
  • Zurich, Suitza (2002)
  • Kolunbia, AEB (2002)
  • Kroazia (2003)
  • Luxenburgo (2004)
  • Tasmania, Australia (2004)
  • Maine, AEB (2004)
  • New Jersey, AEB (2004)
  • Erresuma Batua (2004)
  • Andorra (2005)
  • Rio Grande del Sur (2005)
  • Zeelanda Berria (2005)
  • Txekiar Errepublika (2006)
  • Coahuila de Zaragoza, Mexiko Hiria, Mexiko (2007)
  • Uruguay (2007)
  • Ekuador (2008)
  • Liechtenstein (2011)
  • Illinois, AEB (2011)

Erantzun

Sartu