Teknologia albisteak

Arrasateko ibaietan arrantzan

Erabiltzailearen aurpegia
Miren Arana
2012-06-08 : 12:06

Atzo Mondraberrik, Arrasateko egunkari digitalak, berri triste bat argitaratu zuen. Egunkariaren arabera Arrasaten, Deba ibaiaren goi ibilguan, ehundaka eskailu hilik agertu ziren. Horren harira, Arrasateko ondare naturala eta kulturala babesten duen elkarteak, Arrasate Zientzia Elkarteak, herriko ibaietan, duela ehun urte, arrantzatzen ziren arrainak aipatu ditu.

Urte askotan Arrasatetik igarotzen diren ibaiak, Deba eta Aramaio, Euskal Herrian dauden ibai kutsatuenetarikoak izan dira. Araztegiko lanak martxan jarri zirenetik, bizia herriko uretara bueltatu zen: amuarrainen, eskailuen, ahateen presentziarekin gozatzeko aukera dute, berriz ere, mondragoetarrek. Baina, zoritxarrez, batzuren lotsagabekeriarengatik, Arrasateko uretan disolbatu den isuri pozointxu batek errekako bizia akabatu du.

Erantzun

Sartu