Teknologia albisteak

Euskal Eskola Publikoaren XXI. Jaia ospatuko dute igandean Zarautzen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-06-08 : 11:06

Kontzertuak, tailerrak, jolasak... denetarik izango dute igande honetan Zarautzen, Euskal Eskola Publikoaren XXI. edizioan. Abestia ere egin dute jaia behar bezala ospatzeko.

Argazki rallya ere antolatu dute. Parte hartzaileek Malekoian egongo den informazio gunean eman beharko dute izena, 11:00etatik 12:00etara bitartean. Rallya hasi aurretik, bost gai zehaztuko dira eta horien inguruan atera beharko dituzte argazkiak. Parte hartzeko beharrezkoa izango da nork bere txartel memoria hutsa eramatea. Interesa baduzu, hemen informazio gehiago topatuko duzu.

Hemen lortu dezakezu egitaraua.

Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago