Teknologia albisteak

Londres 2012: estadio olinpikoetara sartzeko baldintzak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-06-06 : 18:06

Gerturatzen ari dira Londresko Joko Olinpikoak, eta horren inguruko albisteak biderkatzen ari dira. Azkena, antolatzaileek estadio olinpikoetara sartzeko ezarri dituzten baldintzen ingurukoa izan da. Beste batzuen artean, zein argazki kamera erabil daitezkeen, eta zein ez finkatu dute, eta oraindik ez da segurua kazetariei ere eragingo ote dieten.

Argazki makinei dagokienez, kamera duten mugikorrak, argazki kamera arruntak eta reflex digitalak onartzen dira, beti ere, 30x20x20 cm-ko zorroan kabitzen badira. Hortik gora okupatzen duen kamera baldin baduzu, konfiskatua izan daiteke, eta ez dizute zertan itzuli. Amateur Photographer aldizkariak argitaratu duenez, tripodeak, adibidez, debekatutako gailuen barruan sartzen dira.

Kritikei erantzun nahian, antolatzaileek argitu nahi izan dute ez dutela inondik inora ere jendeak argazkiak/bideoak grabatzeko oztoporik jarri nahi, segurtasun kontuak direla, besterik gabe. Baina daramazun kamera ez bada eredu den zorro horretan sartzen, zer gertatuko da horrekin? Beraientzat izango da, besterik gabe?

Bestelako kontu batzuk ere baldintzatu dituzte:

  • Estadioko langileei galdetu beharko diozu, daramazun gailuren batek beste ikusleei kirol ekitaldia jarraitzeko oztopo izan daitekeen edo ez ziurtatzeko.
  • Animaliak, patineteak, txapela handiak edo esloganen bat duten kamisetak eramatea debekatuta dago.

Abisua luzatu dute, beraz. Ezin esan jakinaren gainean ez zeundenik halakorik gertatzen bazaizu.

Erantzun

Sartu