Teknologia albisteak

Euskal Dantzaren Adierazpena sinatzeko aukera irekita dago

Erabiltzailearen aurpegia
Biharamuneko soka-dantza
2012-06-04 : 12:06

Euskal Dantzaren Adierazpena adostu eta sinatu du euskal dantzaren sektoreak pasa den apirilaren 21ean Eibarren. Euskal dantzaren alorrak dituen kezka, proposamen, eskaera eta adostasunen sintesia jasotzen du Eibarren sinatutako testuak. Orain talde eta dantzazale guztiek sinatzeko irekita dago sarean.

2012-04-21_Biharamuneko-soka-dantza_FR_022

Dantzaren alorreko ehun ordezkari inguruk sinatu zuen adierazpena Eibarko ekitaldian, eta orain sarean sinatzen jarraitzen aukera dago. Dantza tradizionalaren alorreko norbanako eta elkarte nagusiek sinatu dute dagoeneko adierazpena, baina talde eta dantzazale guztiek sinatzeko irekita dago.

Dantza tradizionaletan sakontzeko ikasketa batzuen beharra, dokumentazio zentroa eta ikerketa alorra sendotzea dira dantza tradizionalaren sektoreak  beharrezkotzat jotzen dituen urratsak jarduera hau bultzatzen jarraitzeko.

Erantzun

Sartu