Teknologia albisteak

Abenduan Berlinen ospatu zen Euskal Koreografoen II. jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-06-07 : 10:06

Mikel Aristegui dantzari donostiarrak eta Art &amp Project taldeak antolatuta, Berlinen Euskal Koreografoen II. Jaialdia ospatu zen abenduan. Euskal Herriko dantzari eta koreografoak ezezik, bertsolariak eta idazleak ere bertan izan ziren.

Mikel Aristegi dantzariaz gain, Natxo Montero, Natalia Monge, Eneko Gil, Noemi Viana eta Idoia Zabaleta dantzariak, Edorta Jimenez eta Itxaro Borda idazleak, Jon Maia eta Eneritz Artetxe bertsolariak eta Laurent Etxemendi musikaria izan ziren jaialdi honetako parte hartzaileak. Euren arteko kolaboraziotik sortutako pieza artistikoak eskaini zituzten, eta horien zatiak ikusgai dituzue goiko bideoan. Ez ziren, hala ere, parte hartzaile bakarrak izan.

Jaialdiaren lehenengo edizioa 2009ko urrian izan zen, eta horren arrakasta ikusita, bigarren hau egin zuten abenduan, "Euskaldunak eta itsasoa" gaitzat hartuta. Etxepare Euskal Institutuaren laguntza izan zuen jaialdiak.

Erantzun

Sartu