Sustatu logoa Teknologia albisteak

Whatsapp eta egiaztapen bikoitzaren misterioa

Sustatu
2012-05-31 17:05

Zenbat eztabaida sortuko ote zituen Whatsapp aplikazioaren egiaztapen bikoitzak edo double checkmark delakoak! Pentsa zenbaterainokoa, aplikazioaren arduradunek misterioa argitu behar izan dutela Twitter bidez. Bigarren egiaztatzeak sortzen zituen zalantzak, zer esan nahi ote zuen, eta egileek adierazi dutenez, bidalitako mezua helburuko gailura ongi iritsi dela adierazten du, baina ez irakurria izan denik. Hona egileek zabaldutako tuita:

Polemikaren katea luze samarra dela dirudi, begiratu bestela ondoko laburmetraia, Notodo Filmfestean aurkeztua:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu