Sustatu logoa Teknologia albisteak

Txalaparta doinuak Stanforden

Txalaparta "taster" edo proba-tailerra egin da ostegunean, maiatzak 24, eguerdian Stanford Unibertsitatearen erdiguneko White Plazan. Iñaki Lopez de Luzuriaga txalapartari eta euskara irakurlea aritu da antolatzaile.

Ekitaldira bildutako lagun taldeaz gain, jakin-minez inguratutako gazte eta ez hain gazteek probatu ahal izan zuten euskal instrumentua, baita haren eta euskal kulturaren berri izan ere ahoz zein foiletoen bidez.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu