Teknologia albisteak

Ekainak 16: Irola Irratiaren 25. Urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia
Irola Irratia 107.5fm
2012-06-04 : 10:06

Ekainaren 16an Irola Irratiaren 25. Urteurrena ospatzen dugu. Urruti dugu jada 1987ko urte hura, gazte talde batek Iralako auzo elkartearekin batera Irola Irratia 107.5fm proiektua martxan jarri zutenekoa. Proiektu komunikatibo aske eta ez-profesionala, zeinak ekainaren ekinaz bere tokitxoa lortu zuen auzoan eta Bilbo osoan. 25 urteren ostean irrati txiki honek bere bidea egiten jarraitzen du, sortu zeneko oinarri berdinei atxikirik: autoorganizazioa, antiautoritarismoa, asanblearismoa eta autogestioa. Uste dugu, oinarri hauek irratiaren bidea eta izaera gogor markatu dutela eta horrela jarraitzea espero dugu.

Denbora guzti honetan egindako esfortzuez harro egon gaitezke, gure mugak ezagutuz, era positiboan baloratzen dugu adierazpen askatasunaren alde egindako lan guztia. Halaber, nabarmendu nahiko genituzke denboraldi honetan lortutako lorpen ezberdinak, hala nola, denboraldi hasieran inauguraturiko estudio berria eta erabilera anitzeko gela eta gure kobertura handitzea eragin dituzten hobekuntza teknikoak.

Nola ez, ezin ahaztu honi guztiari zentzua ematen diozuenok. Zuok zarete irrati hau mantentzen duzuenok. Komunikazioaren parte aktibo bilakatuz, protagonistak eta informazio sortzaile izaten. Igorle/hartzaile kontzeptuen bateratzea bultzatuz. Bide honetan jarraitu nahi dugu eta zuon ezinbesteko laguntza eta inplikazioa lortu.

Orain gozatzera!

Urteurren hau behar den bezala ospatzeko egun potoloa antolatu dugu ekainaren 16rako, larunbata. Auzoko jaien barruan (ekainak 15-24) ekintzez betetako egun bat. Egun hortan Eskurtze parkea gurea egingo dugu eguerdiko 12etatik gaueko ordu txikiak arte. Bertan bertsolariak, antzerkiak, kontzertuak, bazkari herrikoi bat (denok zaudete gonbidatuak), txikigunea, tailerrak, irratiko zuzeneko emanaldia, graffitiak, material ez-komertzialdun distriak eta beste hainbat sorpresa!!! Ekainaren 16an Eskurtze parkera gozatzera etor zaitezteen eta zuen distri zein kolektiboen materiala ekartzera animatzen zaituztegu. Hau da, denon artean 25. urteurren hau ospatzera animatzen zaituztegu. Ekainaren 16rarte!

Gora adierazpen askatasuna! Gora Irola Irratia! 25 urtez Aske!

Egitaraua

TXOSNA GUNEA:

  • 13:00-14:30: Bertsolariak. - Andoni Egaña
    • Uxue Alberdi
    • Jon Maia
    • Aimar Karrika
    • Sustrai Colina
  • 23:00: Kontzertuak - Fenomenos de la naturaleza.
    • Priscila band.
    • Soulstompers.

TXIKI GUNEA:

  • 12:00-14:00: puzgarriak, rokodromoa, tailerrak, aurpegi margolariak.
  • 17:30-19:30: puzgarriak, rokodromoa, tailerrak.

KOLEKTIBO GUNEA:

  • 12:00: Herri-murala, distri eta kolektiboen topaketa, xaboi tailerra.
  • 12:00: Espectaculo degenerante magia antzerkia.
  • 17:00-22:30: Kontzertuak
    • Los Broncos.
    • 28 escupitajos de semen.
    • Porco Bravo.
    • Bajo presión.
    • XI Mandamiento.
    • Ectoplasmas.

IRRATI GUNEA:

  • Egun osoan zehar Irola Irratia Eskurtze parketik zuzenean emitituko du.

BAZKARI HERRIKOIA

  • Menu haragijalea: 12€
  • Menu barazkijalea: 10€

Bazkalostean, Trikikupela taldearen emanaldia.

Tiketak salgai: Hegoetxea (Irala), Iralagorri (Irala) eta irola@sindominio.net helbidean. Azken eguna: ekainak 11 Junio.

Informazio gehiago, hemen

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago