Teknologia albisteak
2

8 euskal blogari Joko Olinpikoetara joango dira

Erabiltzailearen aurpegia
Gazteaukera
2012-05-31 : 12:05

Zortzi blogari gaztek Gazteaukerak eta Basque teamek antolatutako lehiaketa irabazi eta Londrestik informatuko dute Joko Olinpiko eta Paralinpikoen bilakaerari buruz. Gazte Olimpic Team ekimenak Britainia Handiko hiriburura joan, norgehiagokak ikusi eta euskal kirolariekin egoteko aukera emango die, blog eta sare sozialen bidez euren ikuspuntua plazara dezaten.

Basque Team Fundazioak Gazteaukera atariarekin batera zortzi blogari gazte aukeratu ditu, Londresen jokatuko diren Joko Olinpiko eta Paralinpikoei buruzko euren bizipenak eta iritziak zuzen-zuzenean konta ditzaten.

Lau mutil eta lau neska hauek Gazte Olimpic Team lehiaketan parte hartu duten hirurogeita hamar gazte baino gehiagoren artean hautatu dituzte, eta ekimen honi esker, kirol probak ikusi eta Euskadiko kirolariekin egoteko aukera izango dute, blog eta sare sozialen bitartez euren ikuspuntu partikularra plazaratzeko asmoz.

Lehiaketa honen bidez, Euskadiko atleten kirol esperientzia ezagutarazi nahi zaie gazteei, teknologia berrien eta eurentzat ohikoak diren tresnen bitartez (Facebook, Twitter, Tuenti, Flickr, Youtube...) eta betiko komunikabideekin zerikusirik ez duten "informatzaileen" eskutik, alegia, adin bertsuko zenbait neska eta mutilen eskutik. Basque Team-ek eta Gazteaukerak beren sare sozial, web eta blog korporatiboak eskainiko dituzte, blogariek Jokoei buruz landutako argazki, testu eta bideoak eskegi ditzaten (http://gazteaukera.blog.euskadi.net/).

Epaimahaiak azken hilabete eta erdian "Euskadin egingo dira 2020ko Joko Olinpikoak" lemapean aurkeztutako (euskaraz nahiz gaztelaniaz) 60 testu eta 12 bideoen irudimena eta originaltasuna baloratu ondoren, ondorengo gazteak aukeratu ditu:

Joko Olinpikoetarako (uztailaren 31tik abuztuaren 9ra)

  • Alexander Padilla Lopez (Villabona)
  • Eider Aramberri Echeberria (Zarautz)
  • Karel Lopez Gomez (Errenteria)
  • Maite Goiriena Goikoetxearen (Gernika)

Joko Paralinpikoetarako (abuztuaren 29tik irailaren 6ra)

  • Ane Bores Pascual (Bilbo)
  • Egoitz Maeso Gallego (Trapagaran)
  • Eneko Palomero Perez (Amorebieta-Etxano)
  • Janire Renobales Troncosorenak (Santurtzi)

Olinpiar Jokoen nahiz Paralinpiaden kasuan, lehiaketaren antolatzaileek bidaiak, ostatuak, aseguruek eta norgehiagoka desberdinetarako sarrerek eragindako gastuak estaliko dituzte.

Erantzunak

Luistxo Fernandez
2012-05-31 : 13:44

Galderatxoa Gazteaukera-koentzat: Guztiak dira elebidunak?


Gazteaukera
2012-05-31 : 20:50

Bai noski, guztiak elebidunak dira eta elebitan emango dute Joko Olinpiko eta Joko Paralinpikoen berri Londrestik.

Erantzun

Sartu