Sustatu logoa Teknologia albisteak

Appoteo: poteoak errazteko android aplikazioa

Sustatu
2012-05-30 18:05

Kuadrila handietan poteatzean sortzen den arazoa: paper eta boligrafo baten bila ibili behar gero edari guztiak tabernan eskatzeko. Gaur egun gure telefono mugikorretan denetik egiten duten aplikazioak ditugu, eta poteoa errazteko beste bat sortu du lagun talde batek Androiderako: Appoteo. Lau taldetan sailkatuta daude edariak: txikiak, normalak, sobremesa eta konbinatuak. Aplikazio sinple eta erabilgarria, euskaraz.

Hala aurkeztu dute sortzaileek aplikazio berria:

Kuadrillarekin poteatzen zaudela paper eta boligrafo gabe bazabiltza erabili ezazu aplikazio hau!! Edari arruntenak bertan daude, eta laister zure edari gustokoenak sartu ahalgo dituzu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu