Sustatu logoa Teknologia albisteak

Plazaz Plaza: Euskal produktu eta ekoizleen lana erakusten duen web telebista

Euskal Herriko Plaza
2012-05-30 10:05

Euskal Herrian ekoitzitako produktuak saltzen ditu Euskal Herriko Plaza denda elektronikoak: Garagardoa, hestebeteak, ardoa, gazta, kamisetak, sagardoa...

Saltzen dituen produktuen eta ekoizpen prozesuaren berri zuzen-zuzenean emateko, bloga abiatu du Interneteko saltoki honek. Komunikazio egitasmo honen baitan, gainera, Plazaz Plaza izeneko webserie edo web telebista ere jarri du martxan. Momentuz zortzi kapitulu izango ditu eta bakoitzak euskal produktu baten ekoizpen prozesua erakutsiko du.

Lehenengo Kapituluan, Arabar Errioxako Remelluri upategian nola lan egiten duten jaso du Plazaz Plaza telebista saioak. Bideoak Transistoria ekoiztetxeak egin ditu eta webgunea, aldiz, Elurnetek.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu