Teknologia albisteak

Kafe aleak: 121 pertsona, 121 disko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-06-12 : 17:06

Kafea eta Galletak blogarien proiektua da Kafe aleak : 121 pertsonak 121 diskori buruz idatzitako testuak biltzen dituen liburua. Kontzertuetan eta bestelakoetan ezagututako musikazale, musika kazetari eta kritikariei, diskoetxeen arduradunei eta bestelako kultur eragileei eskatu zieten disko bat aukeratu eta hari buruzko testu bat idazteko, eta horren emaitza da Kafe aleak.

Irailean argitaratuko da, eta besteak beste, The Smith, Bikini Kill, Bap!, Fugazi, Palace, Marvin Gaye, Chavela Vargas, Benito Lertxundi, Lole y Manuel, Dut, Janis Joplin, J.S. Bach, Tom Waits, Ruido de Rabia talde eta bakarlarien diskoen inguruko iruzkinak bilduko ditu: guztira, 121. Beste horrenbeste pertsonek hartu dute parte proiektuan, eta noski, ikuspuntua, haien esku utzi dute: "Izan zitekeen musikari estuki lotutakoa, politikoa, pertsonala".

Zenbateko tirada izango duten kalkulatzeko, aurresalmenta eta mezenasen laguntza baliatu nahi dute. Hala, nahi duenak 14 eurotan eskuratu ahal izango du bere liburua, eta norbaitek bat baino gehiago erosi eta ondoren saldu/oparitu nahi baditu beste prezio bat izango dute.

Jendearen gomendioen bila ere badabiltza, batez ere, liburuak salgai non jarri aholkatzeko. Gune autogestionatuak bilatzen dituzte, gustuko taberna, edota liburu-denda txikiak.

Informazio gehiago webgune honetan. Zalantzarik izanez gero, idatzi helbide honetara: kafeaetagalletak@gmail.com.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago