Teknologia albisteak

Irrati tailerrak eta hitzaldiak Hala Bedi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia
HALA BEDI irratia
2012-05-29 : 17:05

Hala Bedi irratiko lagunak irrati berria martxan jartzeko lanean gabiltza buru-belarri. Euskara hutsez arituko den irratia sortzeko, irrati tailerrak antolatu ditugu, jendeak irratia ezagut dezan eta bertan parte har dezan. Bihar (maiatzak 30) bertan hasiko dira ekitaldiak eta tailerrak izango ditugu ekainaren 1ean, 7an eta 8an. Etorri zaitez! Zure partehartzea behar dugu!

Hala Bedi Irratiak Izan media izeneko tailerrak antolatu ditu irratiaren mundua ezagutarazteko eta kuriositatea duen jendeari ofizioaren nondik norakoak irakasteko.

  • Maiatzaren 30ean komunikazioari buruzko mahaingurua egingo da Letren fakultatean, goizeko 12:00etan. Hala Bedi , Aiaraldea eta Gazteiraultza.info parte hartuko dute bertan.
  • Ekainaren 1ean erredakzio tailerra egingo da Saregunen (Bueno Monreal kalea), arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte.
  • Ekainaren 7an ahozkotasuna eta lokuzioa lantzeko tailerra egingo da Hala Bedin bertan, Bueno Monreal kalean ere.
  • Amaitzeko, ekainaren 8an audio-edizio tailerra emango da Hala Bediko lokalean, 17:00etan hasita.

Apuntatzeko, email bat bidali behar da lehenago hurrengo helbidera:
programazioa@halabedi.org, edo hurrengo telefonora deitu abisatzeko: 945 128 855.

Erantzun

Sartu