Teknologia albisteak

Ehunmilak ultratraila: bi aste falta dira izen ematea ixteko

Erabiltzailearen aurpegia
Ehunmilak ultratraila
2012-05-29 : 14:05

Artikulu honen bidez adierazi nahi dizuegu Ehunmilak ultratraila 3. edizioa bertan dugula. Uztailak 13 eta 15 bitartean izango da, baina parte hartzeko epea bi aste barru itxiko da. Lasterketak Beasainen izango du irteera eta helmuga. Goierriko 2 Haundiak probarako izen ematea ere orduan itxiko da: ekainaren 11ean.

Aurreko bi urteetako arrakasta abiapuntutzat hartuta, mendi martxa eta mendi lasterketen egutegi betea kontutan hartuz eta lasterkari askoren eskariei kasu eginez, izen emate itxiera epea 10 egunez atzeratzeko erabakia hartu du antolakuntzak. Ekainaren 11ra arte egongo da izena emateko aukera webgune honetan.

Erritmo onean doaz izen emateak Euskal Herriko bi ultratrail lasterketa entzutetsu hauetan: dagoeneko 220etik gora lasterkarik izena eman dute. Ekainaren 11ra arte kopuru hau dezente igoko dela espero da, Ehunmilakerako prestakuntza moduan garrantzitsuak diren probak daudelako hilabeteko epean.

Arrastaka mendi taldeak antolatzen dituen Ehunmilak eta Goierriko 2 Haundiak proben bidez lasterkarien sufrimendu ahalmena proban jarriko dute. Aurten ere Euskal Herritik at, jatorri ezberdineko lasterkariak izango dira gure artean: austriarrak, italiarrak, frantziarrak, portugaldarrak, espainiarrak�

Hirugarren edizio honetan, antolakuntzak 1.200 bolondres baino gehiagoren laguntza izango du proba aurrera eramateko. Hainbat berrikuntzen artean, 4. kilometroan Beasaingo gailur ezagunenetariko bateraino igoko dira, Usurbeko gurutzeraino. Honekin batera anoa postuak, komunikazio sistema, seinaleztapena, korrikalarien arreta� indartuko diren arloak izango dira.

Datu aipagarriak

  • Uztailaren 13an irteera emango zaie bi probei, eta ibilbidean zehar Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturalak gurutzatuko dituzte.
  • Korrikalariek irteera egunean �Pasta Party� bazkaria izango dute Igartza jauregian.
  • Lasterketa egunetan irteera-helmugatik ibilbideko puntu nagusietara doako autobus zerbitzua egongo da.
  • Bi probak Mont Blanc-eko ultratrailaren 2013ko ediziorako puntuagarriak izango dira: Ehunmilak proba 4 punturekin eta Goierriko 2 Haundiak proba 3 punturekin.
  • Ehunmilak ultratrailak, 168km-ko distantzia eta 11.000 metroko desnibel positiboa du.
    • Lasterketa amaitzeko denbora muga 48 ordukoa izango da.
    • Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturalak gurutzatzearekin batera Gipuzkoako probintzian ibilbide zirkular bat eginez, Gipuzkoako gailurrik ezagunenak igotzen dira: Txindoki (1.346m), Ganbo (1.402m), Aizkorri (1.528m), Erlo (1.026m), Izaspi (967m) eta Ernio (1.075m).
  • Goierriko 2 Haundiak probak 88km-ko distantzia du eta 6.000 metroko desnibel positiboa.
    • Lasterketa amaitzeko denbora muga 22 ordukoa izango da.
    • Beasaindik irten ondoren Aralar y Aizkorri-Aratz parke naturalak gurutzatzen ditu lasterketa honek. Ehunmilak lasterketako ibilbidearekin elkartuko da, honen 100. kilometroan.

Erantzun

Sartu