Saguzarren azterketarako mintegi teoriko-praktikoa
UPV/EHUko Saguzarren estrategia trofiko eta espaziala Ikerketa Taldeak antolatu du mintegi hau, UEUren laguntzaz. Saguzarrak oso mehatxatuta dagoen animalia-taldea dira, eta mintegi honen helburu nagusia animalion biologia eta jarraipen metodoei buruz dagoen ezagumendu-eza gainditzea da. Jardunaldi hau saguzarren biologia eta monitorizazio-teknikei buruzko lehen ekitaldia izango da Euskal Herrian. Eibarren izango da, ekainaren 6tik 9ra. Prezioa, 100 euro.
Izan ere, saguzarren gaueko jardunak, babesleku askotan ezkutatzeak eta gizakiaren belarrirako entzungaitz diren ultrasoinuen erabilerak adituen esku utzi du luzaroan espezie hauen ikasketa. Egun baliabide teknologiko eta ezagumendu-maila nahikoa dago ugaztun-talde honen azterketa publiko zabalari helarazteko.
Ekainak 6. Saguzarren Sarrera
- 16:00 17:30 Dibertsitatea eta Ekologia. Egoitz Salsamendi Pagola
- 17:45 - 19:00 Kontserbazioa. Urtzi Goiti Ugarte
Ekaina 7. Populazioen Jarraipena
- 16:00 17:00. Jarraipen Teknikak eta Ekokapena. Inazio Garin Atorrasagasti
- 17:15 - 19:00. Ultrasoinuen detekzioa. Joserra Aihartza Azurtza
Ekainak 8. Saguzarren kontserbazio-ekimenen adibideak
- 16:00 17: 00. Ezagutzak eta kontserbazio ardatzak Lapurdi aldean. Iker Elosegi
- 17:15 19:00. Kataluniako saguzarren kontserbazio-ekimenak. Carles Flaquer Sanchez
- 20:00 00:00. Irteera
Ekainak 9. Ultrasoinuen analisia eta identifikazioa
- 16:00 17: 00 eta 17:15-19:00 Soinua eta ultrasoinua. Saguzarren ultrasoinurako baliabideak.
- 20:00 00:00. Irteera
Oharrak
- Plaza mugatuak. Izena emateko epea ekainaren 1ean amaitzen da: Saguzarren azterketarako mintegi teoriko-praktikoa
- Prezioak (100 euro) kafea, irteerak, eta egun bitako afariak ditu barne.
- UPV/EHUko Saguzarren estrategia trofiko eta espaziala Ikerketa Taldea.
Erantzunak kargatzen...