Teknologia albisteak

Maiatzaren 27an, igandea, "Baserri Eguna"

Erabiltzailearen aurpegia
Igartubeiti Baserri Museoa
2012-05-23 : 17:05

Maiatzak 27an, igandean, zatoz Igartubeiti Baserri Museora eta goza ezazu prestatu ditugun jarduerekin: bertsoak, XVI. mendeko batelaren erakusketa azalpenekin, herri bazkaria, umeentzako tailerra, Juan Mari Beltranen kontzertua. Zozketan parte hartu!

Jardueren egitaraua:

  • 12:00: Juan Zufiriari omenaldia. Arreskua eta oroigarri banaketa
  • 12:00: Baserria eta itsasoa tailerra 5etik 12 urte bitartekoentzat. Baserriaren mundua eta itsas kultura material eta objektuen bitartez.
  • 12:30: Bertso saioa. Jon Maia eta Nerea Elustondo
  • 13:00: Oihanetik itsasora. Maribeltz, XVI. mendeko batelaren erakusketa azalpenekin. Jon Maiak oihangintzak eta zuraren lanak itsasontziak egiteko izan duen garrantziaz kontakizuna eskainiko du. Albaola elkartearen lankidetzarekin.
  • 14:00: Herri bazkaria, menuaren prezioa: 3 € Oilasko erreak. Lumagorri
    Gazta pintxoak. Berroeta
    Txoixo egosi pintxoak. Basatxerri
    Tolosako teila eta zigarrotxoak. Gorrotxategi
    Kafea
    Sagardoa, sagar zukuaren prezioa: 1,5 €
  • 15:30: Juan Mari Beltranen kontzertua. Euskal Herri Musika eta soinu tresnak. Txanbela, arrabira-rabela, xirolarrua, zarrabetea, tronpa, txalaparta, alboka, dulzaina, txistu-danbolina, xirula-ttunttuna, txilibituak.

Oharra: Autobus zerbitzu jarraitua doan. Igartubeitiko parkina XVI. mendeko batelaren erakusketarako beharko denez, ezingo da erabili. Doako autobus zerbitzu jarraitua eskainiko dugu Santa Lutziko industriagunetik Igartubeitira.

Zozketa

Baserri egunean Igartubeiti Baserri Museora hurbiltzen zareten guztiok 4 izarretako Iriarte Jauregi Hotelean gau bateko zozketan parte hartzeko aukera izango duzue. Horretarako, kupoi hau inprimatu, osatu eta maiatzak 27an Igartubeitin entregatu ondoren, zozketan parte hartu ahal izango duzu.

Ekitaldi hau ondorengo babesle eta laguntzaileei esker antolatu dugu:

  • Landa ingurunearen Garapenerako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ezkio-Itsasoko Udala
  • Yartu Kultur Elkartea
  • Irrintzi Dantza Taldea
  • Iriarte Jauregia Hotela
  • Euskal baserriko oilaskoa. Eusko Label
  • Basatxerri
  • Berroeta
  • Lanku
  • Gorrotxategi

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago