Sustatu logoa Teknologia albisteak

Eurovision 2012 Azerbaijanen, eta hemen euskaraz, Euskovision (larunbatean)

Sustatu
2012-05-24 21:05

Azken hiru urte hauetan bezala aurten ere Sustatuk eta La Personnalite-k gonbidatzen zaituztegu Eurovision jaialdiaren gaua Euskovision bihurtzera. Datorren larunbatean, Baku-n (Azerbaijanen) izango da Eurovision, eta etxean bazaudete, primeran pasatuko duzue Sustatu.com eta telebista aldi berean piztuta.

Coveritlive aplikazioa erabiliz, zuzeneko txat baten eran komentatuko dugu Eurovision. Ikusi iaz edo aurreko urteetako jardunak. Katxondeoa da, sinetsi, oso ondo pasatzen da.

Aurreko urteetan bezala, irudi eder bat prestatu du La Personnalite-ko Goio Telletxeak:


Argazkiak.org | Euskovision 2012 © cc-by-sa: sustatu

Finala larunbatean izango da Azerbaijango hiriburuan, Bakun. 21.00etan hasiko dira kantari, baina 20.00etan konektatuko gara.

Finalerako sei herrialde sailkatuta daude jada. Pribilegio historikoen ondorioz, Espainia, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua eta Italia; eta iaz irabazi zutelako, Azerbaijan. Bi finalaurreko egingo dira asteartean (21) eta ostegunean (23), biak telebistaz ematekoak 21.00etan, eta bakoitzetik 10 herrialde sailkatuko dira.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu