Teknologia albisteak

Homosexuala Iraken

Erabiltzailearen aurpegia
GAZTEZULO
2012-05-22 : 14:05

Homosexual eta gazte 'gotiko'en gorpuz josita. Horrela esnatzen dira, egun, Bagdadeko kaleak. Desberdina izatea garesti ordaintzen da Irak berrian. Karlos Zurutuza gerra erreportariari elkarrizketa gaztezulo.com-en.


"Porlanazko bloke batez erdibitu zioten burua. Hurrengoa ni neu izan ninteke". Izuak jota dago Ruby. Gazteak bere benetako izena eta aurpegia ezkutatu ditu gure kameraren aurrean. "Ahotsa ere distortsionatu, mesedez", eskatu digu. Ez da harritzekoa: eskuineko eskuan lagun baten argazkia erakutsi du, mugikorrean; ezkerrekoan, mutil horren gorpuaren erretratua, aurpegia odolez estalia. "Saif Asmar zuen izena, lagun mina nuen", diosku Rubyk, emozioak gaindituta.

Urte hasieratik makina bat izan dira modurik basatienean akabatutako homosexualak. Emo estetika edo estetika gotikoa jarraitzen dutenak ere kanpaina beraren biktima izan ohi dira. Rubyk dio larogeitik gora hildako izan direla dagoeneko, gehienak Sadr City eta Geiara auzoetan. Khadimiyako distrituan, hain justu, azidoz eraso egin omen diete hainbat gazteri.

"Belarritakoak, sudurreko eraztunak, ezohiko orrazkerak… dena homosexualtasunaren ikur bilakatu da haientzat. Deabrua gurtzea ere leporatu digute!", azaldu du Rubyk. Duela hilabete bere etxetik alde egin zuen, mehatxua jaso eta berehala. "Mehdi milizia xiita dago krimen hauen atzean", seinalatu du. Moqtada Al-Sadr buru erlijioso eta politikoak sortutako talde paramilitarraz ari da. Estatubatuarren okupazioaren kontra urtez borrokatu ondoren, askok diote egungo gobernu xiitaren "indar paralelo" bat osatzen dutela Al Sadr-en gizonek."Milizia-gobernu bat besterik ez da geurea. Konponbiderako, atzerriko nazioen babesa eskatzen dugu gure gazteentzat. Bestetik, Irakeko gobernuari presioa ezarri beharko litzaioke, amesgaizto hau amai dadin".

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago