Teknologia albisteak

HIK HASIren udako topaketa pedagogikoetarako matrikulazio epea zabalik dago, maiatzaren 31 arte

Erabiltzailearen aurpegia
Hik Hasi
2012-05-19 : 11:05

Hamahirugarren HIK HASI Udako Topaketak izango dira Donostiako Zurriola ikastolan, uztailaren 3, 4 eta 5ean. Gaurkotasun handiko hezkuntza gaiei buruzko 29 ikastaro eskaintzen ditu aurten hik hasi hezkuntza egitasmoak, eta horietan parte hartzeko izena emateko epea maiatzaren 31 arte egongo da zabalik.

Hik Hasik hamahirugarren urtez antolatu ditu udako topaketa pedagogikoak EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarekin batera.

Hezkuntza gaiak jorratuko dituzte ikastaro guztiek, baina, alderdi eta ikuspegi ugaritatik gerturatuko dira gaira, kasu batzuetan hezkuntza formaleko gaiak jorratuko dira, matematika nola euskara probak, kasu. Beste batzuetan, irakasleen lanari buruzkoak izango dira, hezitzaile profila aztertuko da adibidez, edo ikasleekiko harremana; familia eta eskolaren arteko harremana edota komunikatzeko gaitasuna. Webgunean daude ikastaro guztiak, eta matrikulatzeko aukera.

Ikastaroen barruan tailerrak ere izango dira, txotxongilo tailerra eta origamia tailerra, esate baterako, eta baita espresio artistikokorik ere. Marrazketa, idazketa eta irakurketa ere jorratuko dira ikastaroetan, hiru arloetara gozamenaren bidetik iristeko ikastaroak egingo dira.

Zigorrei buruz, familiaz eta eskolaz, gortasunaz, adimenaren gidaritzaz, hezitzaile profilaz, idazketa sotzaileaz, eta beste hamaika gairi buruz izango dira aurtengo ikastaroak.

Ikastaroak eskaintzeaz gain, hainbat arlotako irakasleak elkartzeko eta beren esperientziak trukatzeko topaleku izaten dira urteko udako topaketak, bertan hausnarketa, asmo, ideia, proiektu eta berrikuntzak plazaratuko direlarik.

Ordutegiak

  • Ikastaroak: 9:00-14:00.
  • Saio libreak: 16:00-18:00.

Datuak

  • Noiz: uztailaren 3, 4 eta 5.
  • Lekua: Donostiako Zurriola ikastolan (Indianoene, 1. Gros auzoan).
  • Kopuru mugatuko ikastaroetan aurrena izena ematen dutenek izango dute lehentasuna.

Erantzun

Sartu