Sustatu logoa Teknologia albisteak

Asteburu honetan, ospatu Museoen Nazioarteko Eguna Igartubeiti Baserri Museoan

Igartubeiti Baserri Museoa
2012-05-18 10:05

Nazioarteko Museoen Eguna dela eta, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak hiru jarduera antolatu ditu astebururako. Ekitaldiak erabiltzaileek aukeratu dituzte Facebook bidez eta hauexek izango dira: Kizkitzara txango gidatua, familientzako gymkhana, eta postre ekologikoak familian egiteko tailerra. Gainera, asteburu honetan, maiatzaren 19an eta 20an, Igartubeiti Baserri Museoko sarrera eta bisita gidatua doainik izango da.

Kizkitzako baseliza.
GureGipuzkoa.net | Kizkitzako baseliza. © CC BY-SA: Xabier Eskisabel

Kizkitzara txango gidatua

Kizkitzara txango gidatua

Maiatzak 19an, larunbatean, goizeko 10:00etan elkartuko gara Igartubeiti Baserri Museoan, bertatik Kizkitzako txangoari hasiera emanez. Txangoaren iraupena 3 ordutakoa izango da, gutxi gora behera eguerdiko 13:00etan amaituko da. Kizkitzan bertan, mokadutxo bat eskainiko diegu parte hartzaileei.

Ibilbidean zehar, Zuhaitz Akizu, Igartubeitiko gidariak, ekosistema eta paisaiaren inguruko azalpenak eskainiko ditu.

Kizkitzara iristerakoan, bertako historia kontatuko du Zuhaitzek, bertan dauden itsas faroari eta ermitari dagozkionak. Bestalde, barnealdeko Santio Bidea bertatik igarotzen da eta bertako zenbait ondare elementu aipatuko ditu Zuhaitzek, trikuharriak eta karobiak, esaterako.

Informazioa eta erreserbak:
Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkiorako bidea, 1.Km, 20709 Ezkio-Itsaso)
igartubeiti@gipuzkoa.net.
www.igartubeitibaserria.net. 943 72 29 78

Horma-irudia

Zein da gaur egun museoen funtzioa? Nola erantzuten die museoak gizartearen eskaerei, inguruko aldaketei, teknologia berrien bilakaerari?

Parte hartzaileek maiatzak 19an horma-irudi handi bat eraikitzen lagun gaitzatela nahi dugu. Horma-irudian gaur egungo museoa nolakoa izan behar duenari buruz beraien eritziak, kezkak, interesak idatzi ditzazkete.

Maiatzak 19an testua idatzia ekar dezakete edo horma-irudian bertan idatzi.

Horma-irudian parte hartzeagatik, bisera bat izango dute opari gisa eta gazta pintxoa sagardoarekin dastatuko dute!

Ate irekien jardunaldia

Maiatzak 19 eta 20an Igartubeiti Baserri Museoko sarrera eta bisita gidatua doainik izango da.

Bisita gidatuak: 11:00, 12:30 eta 17:00.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu