Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal hedabideak hizpide gaur goizean Bilbo Hiria irratian

Bilbo Hiria
2012-05-17 10:05

Mahainguruan jorratuko ditugun gaiak, berriz, hauek izango dira:

  1. Hizkuntzaren erregistroa: eredua, euskalkien erabilera, euskararen kalitatea...
  2. Euskarazko hedabideak eta kontsumitzaileak (irakurleak, entzuleak, ikusleak...): azterketak egiten al ditugu zer nolako “kontsumitzaileak” ditugun jakiteko ? Kontrolatzen al ditugu? Zer nolako harremanak lantzen ditugu?
  3. Publizitatea: zer egin dugu, zer lortu dugu? Gure produktuak saltzen ba al dakigu ?
  4. Informazio eredua: eredu propioa lantzen dugu edo Espainiatik-berri agentzietatik datorkigunak menperatzen gaitu?
  5. Krisia eta hedabideak: murrizketak, ondorioak, alternatibak...
  6. Lorpenak: zer lortu dugu azken urteetan? Zer nolako erronkak ditugu etorkizunera begira?

Gai bakoitzari 15 bat minutu eman nahi genioke, eta bloke batetik bestera musika pixka bat jarriko dugu atsedenalditxoa hartzeko.

Entzuleek esku hartzeko aukera izango dute Twitter bidez #hedabideak traola erabiliz, hor bertan iruzkinak eginez.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu