Teknologia albisteak

Eñaut Larralde kantari baxenafarra zendu da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-05-15 : 12:05

Eñaut Larralde Nafarroa Behereko kantaria atzo arratsean zendu zen Baionako ospitalean gaisotasun luze baten ondorioz. Sortzez Izurakoa, 1970. hamarkadatik goiti bereziki herriz herri ibili zen Eñaut Etxamendi kantariarekin batera. Lanbidez irakasle izan zen Donapaleuko Errekart lizeoan. Ipar Euskal Herriko kantatzeko era tradizionala eta engaiamendu politikoa arrakasta handiz uztartu zituzten Etxamendik eta Larraldek joan den mendeko 60. eta 70. hamarkadetan. Hastapenetik lotura egin zuten Ez Dok Hamairu taldeko abeslariekin.

Etxamendi eta Larralde (eskuinean), iaz Baionan egindako aurkezpen batean Argazkia: Kazeta.info

Eñaut Etxamendi eta Eñaut Larralde Ipar Euskal Herrian hasi ziren kantari 1967 urte inguruan, eta ondorioz haien kantak garaiari oso lotuak zeuden, egoera politikoari bereziki (Arteola.com): Iparraldeko herri nortasunaren galera, Espainiako diktadura Hego Euskal Herrian, herriari eta borrokari lotutako kantuak dira, garai historiko baten testigantza bezala geratu direnak.

Haien kantarik ezagunena Carrero Blancori eskainitakoa da, "voló, voló, Carrero voló", eurak euskaratu zutena. Kantu hori urte haietan Euskal Herri osoan kantatzen eta dantzatzen zen. Protesta kantak edo batzuentzat "kanta panfletarioak" izan dira haienak.

Etxamendi eta Larralderen diskografiari dagokionez, 70eko hamarkadan hainbat disko txiki argitaratu zituzten: Egia, Ttiki-ttaka, Otsagabia, Zutik eta Hezurren balada. 1998. urtean, berriz, beren abesti garrantzitsuenak jasotzen dituen bilduma karrikaratu zuten disko bikoitz batean: Antologia (Elkar, 1998). Zenbait kantu entzungai Badok.info webgunean.

Larremendiri elkarrizketa Euskalirratiak.info webgunean.

Info gehiago:

Argazkia: Kazeta.info

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago