Teknologia albisteak

Koldo Mitxelena Katedraren III. Biltzarra (2012ko urriaren 8-11)

Erabiltzailearen aurpegia
Ricardo Gómez
2012-05-11 : 14:05

Aurtengo urriaren 11n Koldo Mitxelenaren heriotzaren 25. urteurrena betetzen da. Data garrantzitsu hori gogoratzeko Koldo Mitxelena Katedrak bere III. Biltzarra antolatu du. Komunikazioak aurkezteko epea ekainaren 15ean bukatuko da.

Koldo Mitxelena Katedraren III. Biltzarra 2012ko urriaren 8-11 bitartean izango da, UPV/EHUko Letren Fakultatean.

Bestalde, biltzarrean komunikazio bat aurkeztu nahi duenak ekainaren 15a baino lehen bidali beharko du haren laburpena ricardo[puntu]gomez[a bildua]ehu[puntu]es helbidera.

Koldo Mitxelena Katedraren III. Biltzarra-Lehen Zirkularra

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu