Teknologia albisteak

Datorkigunea, 2012-2013rako 18 eta 30 urte bitarteko gazteen bila

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-05-09 : 13:05

Eusko Ikaskuntzako Gazte Departamentua 18 eta 30 urte bitarteko gazteen bila dabil 2012-13 ikasturterako, Datorkigunea ekimenean parte har dezaten. Euskal Herriko txoko guztietako 40 gazteren bila dabiltza, egungo gizartearen erronken inguruan eztabaidatu eta horiei erantzuteko ekintzak definitzeko. Zazpi probientzietako batean bilduko dira hilean behin, eta aurretik egindako lanetan oinarrituz, eta Eusko Ikaskuntzak prestatuko gidoi bat jarraituz, planteatutako arazoen inguruan diagnosi bat definitu eta proposamenak edota lan ildo posibleak aurkeztea da helburua. Maiatzaren 31a baino lehen eman behar da izena bertan parte hartzeko.

Horrela zabaldu du Eusko Ikaskuntzak deialdia: "Zalantzaz betetako etorkizun bati ezinbestean aurre egin behar diozuen guztiekin eta guztientzat elkarrekin topo egiteko gune bat sortu dugu, etorkizun hori prestatzen joateko asmoz. Ei Gazte!-k sare sozial, fisiko eta birtuala sortu du, zazpi lurraldeetako gazteak eta askotariko diziplinak batuz, gaur egungo gizartearen erronkei buruzko eztabaida pizteko eta aztertzen ditugun problematikei erantzuteko ekintzak definitzeko".

Orain artean, honakoak dira Datorkigunea ekimenaren bidez landu dituztenak:

  • 2010-11 ikasturtean
    • Gazteen parte hartzea, bide berrien bila. Txostena argitaratua dago jada.
    • Gazteriak dituen arazo nagusien aurrean zer egin (Etxebizitza eta Langabezia). Hau ere, argitaratua dago jada.
  • 2011-12 ikasturtean
    • Berezko bizi balioak eraikitzen, 2011 iraila-2012 urtarrila. Argitaratzear dago.
    • Gizon eta emakumeak: genero sistema orekatu baterantz 2012 otsaila-2012 ekaina.

Zer bilatzen dute

  • 18 - 30 urte bitarteko gazteak.
  • Euskaraz hitz egiteko, irakurtzeko eta idazteko gaitasuna.
  • Urtebetez Datorkiguneako partaide izateko konpromisoa hartzea, gutxienez.
  • Bileretan aktiboki parte hartzea (horretarako bidaltzen den dokumentazioa irakurriz eta jarrera ekintzailea izanez).
  • Tratatu beharreko gai zehatzean adituekin egingo diren bileretan parte hartzea.
  • Ikuspegi desberdinak planteatuko dituzten pertsonekin taldean lan egiteko konpromisoa eta aldez aurreko jarrera egokia erakustea (Iritzi desberdinak entzun eta kontrako ikuspuntuak onartu).
  • Aukerak, jarduera planak eta etorkizunerako sortu litezkeen lan ildoak planteatzeko gaitasuna eta konpromisoa.
  • Komunikabideei erantzuna emateko disposizioa.

Zer eskaintzen dute

  • Euskal Herriko gazteak biltzen dituen eta izaera propioa izango duen gune bateko partaide izatea.
  • Gaurkotasuneko gaiak sakontasunez lantzeko aukera, euskal gazteriaren ordezkari izan nahi duen gunean.
  • Euskal Herriko beste lurraldetako gazteekin eta formazio desberdineko gazteekin lan egiteko aukera.
  • Proiektuan eta bileretan parte hartzeagatik ordain saria.
  • Errekonozimendu kurrikularra.

Erantzun

Sartu