Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea aspalditik ari gara euskaraz bizitzeko aukerak sortzeko lanean. Oraingoan osasun-arloko egoera eta garrantzia ikusirik, familia-mediku eta pediatra euskaldunak eskatzeko kanpaina antolatu dugu. Osakidetzan sendagile eta langile euskaldun asko daude, baina ez dago euskaldunen osasun- eta hizkuntza-eskubideak errespetatzeko plangintza egokirik. Zerbitzuak planifikatzeko garaian ez dute kontuan hartzen hizkuntzaren aldagaia. Horrez gain, hurrengo lan-eskaintza publikoan euskara gutxiago baloratzeko asmoa dute. Bada garaia, kexuetatik haratago, euskaldunok eskubidez dagokigun osasun-zerbitzu euskalduna exijitu dezagun. Horregatik, hasteko, euskaraz artatuko gaituzten familia-mediku eta pediatrak asignatzeko eskabideak egitea bultzatzera gatoz.
Zer egin behar da?
Eskaerak elkarrekin egiteko hitzorduak
Hitzordu guztietan, bertan izango da BAGERA eta OEEren ordezkari bat, argibideak edo laguntza emateko prest, eta nor den ezagutzen erraza.
Anbulatorio hau dagokidanez, eta izendatua dudan famili medikua / pediatra euskalduna ez denez, beste hau izendatzeko eskatzen dut: .
Eskatzen dudana izendatzea ezinezkoa bada, anbulatorio honetako mediku euskaldunen artean zer aukera ditudan jakinaraz diezadazuela eskatzen dut*.
Anbulatorio hau dagokidanez, eta izendatua dudan medikua/pediatra euskalduna ez denez, euskaldun bat izendatzeko formalki eskatzen dut.
Eskaeraren erantzunak eta, baleude, horren ondoriozkoak Osakidetzaren eta eskatzailearen artean zuzenean egingo dira, halabeharrez. Horregatik, kanpaina honen bultzatzaile bezala, BAGERAk eta OEEk horren emaitzak jakitearren eta Osakidetzaren jokaeraren jarraipena egitearren, eskaera bat eta eskaintza bat egiten dizkizugu:
Eskaera: Anbulatorioan zure eskaera aurkezten duzunean, jakinarazi guri beheko kolorezko laukian ageri diren datuak.
Eskaintza: Osakidetzatik eskatutakoa lortzen ez baduzu, hurrengo urratsak egiten laguntzeko prest gaude.
Jarraipena egiteko BAGERAri edo OEEri eman beharreko datuak:
Erantzun
Sartu