Auzotarren babes zabala jaso du Sainzigarrenea baserriak
2012-05-09 18:05
Hondarribiko Arkolla auzoko bizilagunen babes zabala jaso du Sainzigarrenea baserrian hiru belaunaldiz bizi izan den familiak. Jabeek etxetik bota nahi dituzte. Udalak konponbide adostua eskatu du eta auzotarrek euren babesa eman diete Sainzigarreneako kideei.
Jabeek etxetik bota nahi dituzte, aurretik haien jabetzakoak ziren beste 4 baserrirekin egin duten moduan. Baserri horietan bizi ziren familiak bota zituztenetik hutsik eta utzita daude eraikinak.
Udalak aholbatez konponbide adostu baten aldeko mozioa onartu arren, orain epaitegien eskuetan dago Sainzigarrenea baserriaren eta bertako familiaren etorkizuna.
Erantzunak kargatzen...