Teknologia albisteak

Swÿp: gailu ezberdinen artean fitxategiak trukatzeko tresna... hatzen mugimendu hutsez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-05-14 : 11:05

Hainbat gailu dituzula (tableta, smartphonea...) eta horien artean argazkiak edo fitxategiak trukatu nahi dituzula? Esku hutsez egin ahal izateko programa garatu dute: Swÿp transfer with a swipe of a finger. Ipini bi gailuak elkarren ondoan eta hatz kolpe bakarraz eraman ditzakezu fitxategiak batetik bestera. Oraingoz garapen fasean dago eta iOS-ekin bakarrik dabil.

Fluid mediak aurkeztu duen programaren bidez, gailuen arteko fitxategi-transferentzia egin daiteke, ukimenezko pantailen bidez. Gailuak elkarren artean jarri, eta hatz kolpe bat emanez igaroko da fitxategia batetik bestera.

Swÿpek gailuen kokagunea aztertzen du (WiFi bidez) eta erabiltzailearen kontuen informazioa (Facebook edo Gmail). Informazioa antolatu eta gai da gailu biek ulertzen duten hizkuntza bidez komunikatzeko, alderdi digitala eta fisikoa uztartuz.

Oraingoz prototipoa besterik ez da eta iOS-entzat bakarrik garatu da (Applek gailu mugikorretarako sortutako sistema eragilea), baina garatzaileek diote beste gailu batzuetan ere funtzionatu beharko lukeela eta garapenak aurrera jarraituko duela. Kode irekiko tresna da. Info gehiago.

Erantzun

Sartu