Teknologia albisteak

OEEren Osasun Biltzarrean osasunaren etorkizunaz mintzo

Erabiltzailearen aurpegia
Angel Bidaurrazaga
2012-05-08 : 11:05

Argi dago, mundu mailako krisi ekonomikoa osasun arloan izaten ari den eragina, egunero irakurtzen ari gara gastu sanitarioa gutxitu behar dela, botikak ordaindu behar direla, kudeaketa arazoak... eta ematen du azken 30 urtetan ezagutu dugun osasun sistemaren aldaketek egoera larri batera garamatzatela, halabeharrez. Gizarteko hainbat eragilek dagoeneko ohartzen gaituzte hartzen diren neurriak gure osasun egoera gaiztotzen ari direla eta atzera goazela. Eta zer suposatzen du guzti honek osasun arloan gabiltzan langileongan? Nola zuztartu ditzakegu egiten ari diren aldaketa zientifiko eta teknologikoak gero eta baliabide ekonomiko eskasean dabilen osasun sisteman? Gizartean pairatzen ditugun balore aldaketek (etekinak edo laguntza, elkartasuna edo norberekoikeria) eta bideratzen gaituzten galderei elkar erantzuten saiatuko gara Bizkaiko Sendagileen Elkargoan maiatzaren 18 eta 19an.

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak biltzar bat antolatu du erronka berriez hitz eta gogoeta egiteko. Maiatzaren 18an eta 19an izango da, Bizkaiko Sendagileen Elkargoan.

Agintariek baliabideak gutxituko dituztela esan eta egiten ari diren bitartean, bizitzaren medikalizazioa kontrako norabidea. Honen kontrako bide batzuk, deprekripzioa edo triap proiektuak osasun arloko langileak bere kabuz esperimentatzen ari diren neurriak entzungo ditugu, diagnostiko froga eta medikalizazio gehiegikeriaren aurkako erantzun gisa.

Medikalizazio gehiegikeriaren kontra joatea, dirua aurrezteaz gain, gaixoen onurarako egiten da. Baina hemen beste arazo larria dago: nola egiten da bi medikuren iritzia bata bestearen kontrakoa bada? hau da: induktorea eta preskribatzailea? Arazo etikoez ere arituko gara, zeren gaur eguneko teknologia genetikoak gaixoen edo osasuntsu dagoen etorkizuneko osasun gabeziak markatu badezake, gizaki bati etorkizuneko gaixo posibleekin nola jokatu beharko genuke gaixoaren aurrean? Askotan gaixotasunaren aurreikuspena lagundu ahal badigu gaixotasuna saihesten, zer gertatuko da erremediorik ez badago?

Gizartean dauden aldaketek rol aldaketak suposatu dute eta gaixo dagoen sendagilearekiko erlazioa askotan zaildu egin da, gero eta kontsultarako denbora gutxiago dagoelako, beste arrazoiren artean, eta baita fenomeno berri bat ematen ari delako: osasun langileen aurkako indarkeria. Ondo lan egiteko eta gaixo eta medikuen arteko erlazio on bat izateko osasun langilea ondo egon behar da osasun mental aldetik. Txarto badago, diagnostiko eta tratamendu txarrak jarriko ditu eta erlazio txarragoak izango ditu.

Askotan osasun zentroetan gizarteko arazoen irtenbide bezala funtzionatzen dute eta estres egoerak osasun langileak ordaintzen dituzte, eta beraz horren aurrean hartu beharreko neurriez gogoeta egin behar dugu, nahiz eta goian aipatutako kudeaketa neurriek (diru eta langile gutxiago, presio handiagoa) ez garamatzate bide onera.

Badirudi osasun kudeatzaileek, Bengoa Kontseilariak adibidez irtenbide aukera bezala osasun sisteman teknologia berriak txertatzearen aldeko apustua egiten ari dela non nahi goraipatzen duelarik historia klinikoen digitalizazioa. Zer dira gaixo digitalak? Gainera, pazienteen irabaziak edo egoera sozioekonomikoa agian erantsita joan beharko da bertan: langabezian egotea, diru sarrera txikiak edo altuak izatea, etorkin legala ala ilegala...

Orain arte egin diren esperientzia urriak aztertuko ditugu bai erakundetatik bultzatuak zein web 2.0n oinarria duten gaixo eta sendagileen arteko eginahalak, zeinek interakzio eta erlazio joera ezberdinak lan egiteko modu berri batera bideratzen ari gaituzten. Baina aldaketa guzti horiek kode deontologikoren maiz tupust egiten dute, eta beraz, arazo etikoak gero eta sarriago izango direlakoan gaude, bestela adibidez zer egin haurdun dagoen ama bati daraman umekiaren geneak gaixotasun aukera bat izango duelakoan? Edo zahar bati ordaindu ezin izango dituen botikak agintzerakoan? Nola lagundu mugikor batetik gaixo batek bakartasun gorrian dagoela adierazten digunean?...

Gizartean pairatzen ditugun balore aldaketek (etekinak edo laguntza, elkartasuna edo norberekoikeria) eta bideratzen gaituzten galderei elkar erantzuten saiatuko gara Bizkaiko Sendagileen Elkargoan maiatzaren 18 eta 19an.

Erantzun

Sartu