Teknologia albisteak

Urgarden: gure ibaiak garbitzeko irteera gehiago!

Erabiltzailearen aurpegia
Urgarden
2012-05-09 : 16:05

Urgarden Martutenera itzuliko da berriz Gipuzkoako ibaien garbiketa proiektuarekin jarraitzeko. Datorren maiatzaren 13ko Olatu Talka festaren parte izango da Urgarden, eta goizeko 10etan Martutene erdialdean elkartzeko deialdia zabaldu du. Beraz, Auzolanean parte hartu nahi baduzu, arropa/oinetako egokiak eraman eta ibaia garbitzeko gogoz joatea besterik ez duzu!

Urgarden Gipuzkoako ibaietan pilatutako hondakinak garbitzeko helburuarekin sortu bolondres taldea da. Azken uholdeen eraginez erreka alboetan eman zen zabor pilaketa ikusita, kezka piztu eta ekimen hau aurrera eramatea erabaki zuen neska talde batek.

Udaberrian zehar hainbat ibai-garbiketa antolatu ditugu, aurreko batean Sustatun bertan iragarri genuen bezala. Lehen garbiketa egunetik orain arte Urgarden asko handitu da eta azken auzolan egunean 50 pertsona inguru izan ziren Urumea ibaiaren ertzean elkartu zinenak.

Dagoeneko Hernani, Martutene eta Astigarragatik igarotzen den Urumea ibaiaren eremu batzuk garbitu dituzte eta maiatzaren 19an Oria ibaia garbitzeari ekingo diote, kasu honetan Andoainen. Egun horretan Andoaingo Eguzki Taldearekin elkarlanean arituko dira, eta beti bezala jende asko animatzea espero dute.

Nahiz eta Urgarden taldearen helburu nagusia ibaien egoera hobetzea den, hau ez da helburu bakarra. Herritarrez gain, kanpoko jende askok hartzen du parte auzolanean. Ondorioz, helburu amankomun honek garbiketa ekimena euskaraz jarduteko eta bestelako kultura eta hizkuntza berriak ezagutzeko aukera aparta eskaintzen du. Auzolanaren ostean giro ezin hobean elkartzen dira boluntarioak, beraiek ekarri eta partekatzen dituzten jatekoak eta edatekoak, sagardoa, tortilak, gazta, intxaurrak… dastatuz!

Hauek dira hurrengo hitzorduak:

  • Maiatzak 13 – Martutene (Olatu Talka)
  • Maiatzak 19 – Andoain (Andoaingo Eguzki Taldearekin)
  • Ekainak 2 – Loiola y Txomin Enea, konfirmatu gabe, ikus blogean
  • Ekainak 16 –Usurbil, konfirmatu gabe, ikus blogean

Eta udan data eta toki gehiago!

Informazio gehiagorako, Urgarden taldearen bloga edota Facebook-eko orrialdea bisita ditzakezue!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago