Teknologia albisteak

argIHIzkiak: argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Egizu elkartea
2012-05-06 : 12:05

ArgIHIzkiak literatura-lehiaketa berezia da. Getxoko 15 argazkilariren lanak proposatzen dizkizuegu, horietan oinarrituta, testu laburrak sortzeko. Bi aukera daude: sms bidez eta posta elektronikoz. Jasotzen ditugun testu guztiak erakusketa batean agertuko dira eta onenek 300 euroko saria jasoko dute. Animatu eta parte hartu!

Zer da? ArgIHIzkiak Getxoko literatura-lehiaketa bat da, euskaraz. Testu laburrak idatzi beharko dira argazki batzuetan oinarrituta. “Argazki”, “erretratu”, “potret” edo “fotografia” hitzak erabiltzen ditugu euskaldunok grezieraren “photos” (argia) eta “graphis” (marrazkia, idazkera) hitzekin sortutako “fotografia” hitza adierazteko. “Argiarekin marraztea edo idaztea” da, beraz, fotografia hitzaren jatorrizko esanahia. Lehiaketak bi helburu lortu nahi ditu: alde batetik, jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea; eta, bestetik, Getxoko argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea.

Nortzuk gara antolatzaileak? Egizu Getxo euskaldun elkartea, Uk aldizkaria, Getxophoto ekimena eta Getxoko Udala.

Zeintzuk dira lehiaketaren ezaugarriak? - 16 urtetik gorako edonork har dezake parte, Getxon erroldatuta egon edo ez. - Testu bakoitza argazkietako batean egongo da oinarrituta, eta egileak adierazi beharko du zein den aukeratu duen argazkia (argazkiaren eta argazkilariaren izenak idatzita). - Bi kategoria izango ditu lehiaketak: sms bidezkoa (160 karaktere gehienez) eta posta elektroniko bidezkoa (100 hitz gehienez). - Testuak euskaraz idatzita egon behar dira, euskara batuan edo edozein euskalkitan. - Edozein testu mota onartuko da (prosa, olerkia, bertsoa…). - Testuak aurkezteko epea: maiatzaren 1etik 31ra bitartean.

Sariak - Kategoria bakoitzean (sms-ak eta posta elektronikoak) sari orokor bana egongo da, bakoitza 300€-koa. - Bestalde, eta aurrekoez gain, argazki bakoitzak testu bat izango du irabazle (sms-a eta posta elektronikoa) eta saria izango da Getxon hainbat lekutan eta datatan egingo den erakusketan agertzea.

Oinarriak eta informazio guztia, non? www.egizu.org/literatuta/argi-hizkiak argi.hizkiak@gmail.com 619 935 541

Erantzun

Sartu