Teknologia albisteak

Bigarren Blogs&Bikes topaketa bihar

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel Lizarralde - Kisale
2012-05-04 : 12:05

Bihar Donostiatik Arditurrirako ibilbidea egingo dugu bizikletaz bidegorrian zehar, lasai-lasai, paisaiaz gozatuz lagunartean. Irteera hau Kisale bizikleta-dendak antolatua dago eta egiten dugun bigarrena izango da, azaroan Elgoibarren egin genuen eta lehenengoa.

Bigarren Blogs&Bikes topaketa
  • Noiz: maiatzak 5, larunbata.
  • Ordutegia:
    • Irteera: 09:00 Boulevardeko erlojua (Donostia) edota 09:30 Pasaiako tren geltokian.
    • Bukaera: 13:00.
  • Irteera: bi aukera, Donostiako Boulevardean edota Pasaiako tren geltokian.
  • Ibilbidea: Boulevarda (Donostia) – Pasaiako tren geltokia – Errenteria – Iturriotz (Oiartzun) – Arditurri. 18 kilometro inguru bidegorri erosoan barrena. Buelta bide beretik egingo dugu. Hemen ibilbidearen mapa.
  • Zailtasun maila: oso txikia. Bide erosoa da, bidegorria, edozein bizikletarekin egiteko modukoa.
  • Hamaiketakoa eta opariak: bide-erdian zer edo zer jango dugu Oiartzunen, indarrak berreskuratzeko. Parte-hartzaileen artean Kisaleren maillot bat zozketatuko dugu.

Izen-emateak

Izen-emateak eta informazio gehiago Kisaleren Blogs&Bikes blogean eta Facebook-en sortutako ekitaldian.

Zer da Blogs&Bikes bat?

Blogs&Beers ekimenetan inspiratuz sortzen dugu Blogs&Bikes, bizikleta munduko KDD-en estiloan. Lehen topaketan mendi-bizikletarekin goiz-pasa joan ginen Elgoibartik Debara. Bigarren hau lasaiagoa izango da eta bidegorri-sarea erabiliz Donostiatik Arditurrira, Oiartzunen, joango gara.

Erantzun

Sartu