Teknologia albisteak

Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna ospatuko da larunbatean Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia
Gipuzkoako Bertsozale elkartea
2012-05-04 : 09:05

Gipuzkoako Bertso Eskolen VIII. Eguna ospatuko da datorren igandean, maiatzak 6, Zumaian.Gipuzkoako Bertso Eskolen arteko harremanak sendotzea eta elkar ezagutzea izango da Egunaren helburu nagusia.

Maiatzaren 6ko egitaraua ekintzaz bete-bete izango da: goizeko 10.30ean Zumaiako plazan elkartuko dira Gipuzkoa osotik etorritako haurrak; 10.45ean Lip Dub-a grabatzeko lanean hasiko dira bertsoeskolakideak Zumaiako kaleetan zehar. Bazkalordua izango da 13.30ak inguruan, eta jarraian, 14.30ean, jolas bereziekin gozatzeko aukera izango dute.

Bertso-trama berezia izango da 16.00etan Maria eta Jose ikastetxean; Josu Goikoetxea gai-jartzaile lanetan izango delarik, kantari arituko dira Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Aitor Sarriegi. Ekitaldiaren amaieran goizean zehar grabatutako Lip Dub-a ikusteko aukera izango dute haurrek, eta arratsaldeko 18.00ak inguruan emango zaio bukaera aurtengo Bertso Eskolen Egunari.

Ekimenari babes zabala Maiatzaren 3an izan zen Egunaren aurkezpena Zumaiako Oxford aretoan, eta bertan izan dira Iñaki Agirrezabalaga alkatea, Edurne Soraluze Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Transmisio eragilea eta Joanito Dorronsoro Zumaiako Bertso Eskolaren izenean. Agirrezabalaga alkateak Zumaiako Bertso Eskolaren ibilbidea goraipatu nahi izan zuen, Joanito Dorronsororen itzala adibidetzat hartuta.

Edurne Soraluze Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Transmisio eragileak egungo Gipuzkoako Bertso Eskolaren sarearen inguruko egoera azaldu zuen: “Hezkuntza Arautuko proiektuan, Gipuzkoako 9.329 neska-mutiko (joan zen ikasturtean baino seiehun gehiago) inguruk jasotzen dituzte bertsolaritza-eskolak Gipuzkoako bederatzi bailaratan, eta 49 herritan banatuta dauden 124 ikastetxetan”.

Bertsolaritzaren transmisioaren plan estrategikoa Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren transmisioa bermatuko duen plan estrategikoa lantzen dihardu azken urte hauetan; etengabeko hausnarketa prozesuan da GBErena eta plan estrategikoa hiru erpineko hiruki batekin irudikatzen du bere lan-eremua: Hezkuntza arautua, Bertso-eskolak eta jarduera osagarriak.

Hezkuntza Arautuan jada Gipuzkoako ikastetxeen sarea nabarmen hazten joan da azken urteetan, egun Bertsolaritza-eskolak 9.000tik gora haurrengana iristea lortu baita. Horrekin batera, Gipuzkoako Bertso Eskolen sarea ehuntzea da GBEren helburu oinarrizkoetakoa. Helburu nagusia da herri bakoitzak bertso eskola bat izatea, ahal den heinean, mugimendu bakoitzaren autonomia errespetatuz eta haiek dituzten beharren zerbitzura.

Azkenik, jarduera osagarriei dagokienez bertso udalekuak dira, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen gidaritzapean, jarduera nagusietakoa. Horrekin batera, aurten 8. aldiz ospatuko den Bertso Eskolen Eguna ere plan estrategikoaren erpin honetan kokatzen da.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago